XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXEGOSKETA

Agotik artzen ditugun janariak gure gorputzari on egiteko, aurretik txegosi egin bear ditugu.

Txegosketa ontan alkar lan egiten dute: agoko ortz-agiñak, urdaillak, gibelak, beazunak eta esteak.

Bakoitzaren eginbearra aundi-aundiko emen azalduko dizut.

Janariak agoan ortz-agiñekin zatitu, txikitu, eta mamurtu egiten ditugu, eta gero txistuaz naastuta irentsi.

Janari mamurtuak agotik urdaillera joaten dira.

Urdaillean janariak, urdail-guriñari esker, ore bigun biurtzen dira.

Ore onek kimo du izena.

Gibelak eta beazunak urdaillari, janariak txegosten lagundu egiten diote.

Kimo edo ore bigun ori urdailletik este luzera igarotzen da.

Este au oso luzea da: 8 metro ere ba ditu.

Esteetatik janari onduak odolera igarotzen dira, eta odolak gorputz osora banatzen ditu.

Este luzeko janari ondakiñak este lodira joaten dira, eta este loditik kanpora botatzen.

TXEGOS BIDEA.